XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
7. Atala - Luzatutako diruizendapenen zenbatekoaIndarreango araupidetzaren arauera luzakizun izan daitezen diruizendapenen zenbatekoak bukatutako ekonomia-urtearen azken egunean ontzat emanda zeudenak izango dira, hots, 1984garren ekonomia-urtean zegokien baimenarekin egindako eskuraketak, gehikuntzak eta gainontzeko aldakuntzak kontatu ondorengoak.
8. Atala -Diruizendapenak Diruegitamuetan sartzeaa) Autonomia-Elkartearen 1984garrenerako Diruegitamuek dakartzaten diruizendapen-ondarrak diruegitamuetan sartzeko jaurpideak 1984garreneko luzatutako Diruegitamuetan sartzeari buruz indarrean jarraitzeaz gainera, beste hauek ere sartu ahal izango dira:
1- 1983garrenerako Diruegitamuetako 50 Saileko gaindikinak.
2- 1983garreneko Diruegitamuetako Autonomia-Ertzainarentzako diruizendapenen gaindikinak.
b) Luza-arazitako Diruegitamuetan sartutako diruizendapenentzako jaurpideak 1984garrenerako Diruegitamuei dagozkienak heurak izango dira eta, beraz, ekonomia-urte honetan indarrean zeuden dirueskuraketa-jaurpideak erabiliko dira hoiekin.
9. Atala -Diruizendapen gehikizunakLuza-arazitako diruegitamuetan eta bertan jarritako epe-mugararte horrelakoak izan eta indarrean daudenetan sartutako diruizendapenak, luzapen-aldirako gehikizunetan zermugatuko dira.
Jaurlaritzak, gainera, jaulkitako herri-zorren dirusariak, domua eta gastuak ere ordaindu ahal izango ditu, horretarako diru-zenbatekoak jaulkipen bakoitza egiterakoan jarritako zernolakoak edo indarreango araupidetzak jaulkipen-aldakuntza egiteko jartzen dituen baldintzak bete ditzatenaren baldintzapean.
10. Atala - Bestetarakotze eta horniketa-jaurpideaka) Luzapen-aldian, bestetarakotze eta horniketa jaurpideak 1984garreneko Diruegitamu-Legeko manuak diotenez araupetuko dira.
b) Udalen, Herri-lhardunaren Aldakuntzarako neurrien Legean agintzen dena egiteratzeko beharrezko izan daitezen bestetarakotzeak egin ahal izango dira.
11. Atala -GaudimenakLuzapen-aldian, luzapenaren gai diren Guztizko Diruegitamuetan ontzat emandako modutan eta hoietan ontzat emandako gehienezko zenbatekoekin erabili gabe gelditutakoarentzako gaudimenak eman ahal izango dira.
12. Atala- MaileguakLuzapenaren gai izandako Guztizko Diruegitamuetan jarritako mugak luzapen-aldian indarrean iraungo dute.
13. Atala -Agintepide berrien eskuraketa